XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gero aurreko balkoiko emakumea loreak ureztatu dituenean, begira geratu zaidala konturatu
Eta ez dakit ulertuko
Iada ez dago hor eta.
Eguzkiak gogor jotzen du eskaratze honen parean, eta esertzea erabaki dut ondoren.
Ez da oso normala izango kale honetan neska bat eskaratzean eserita ikustea.
Oso normala ez balitz bezala begiratzen dit behintzat mundu guztiak.
Ezin hasiko naiz, Axunek momentu batean itzuliko dela esan didala denei esplikatzen.
Gogoa ematen dit, baina hori ezinezkoa da.
Eta, egia da, nik ere neska bat horrela eskaratze baten aurrean hainbeste denboraz eserita ikusiko banu, zerbait arraro pentsatuko nuke.
Barrura sartuko nintzateke gustora, itzala
Sikiera Axunen abizena
Baina... atezain automatikoan izenik ere ez da azaltzen.
Eta, tira, gutxienez aitonak eta bere alabak ikusi naute, eta akaso konturatuko lirateke duela ordu-erdi ikusi duten neska bera naizela.
Eta konturatuko ez balira? Eta builaka hasi? Ez, ez naiz barruan sartuko.
Hirugarren zigarroa piztu dut.
Erreaz denbora errazago pasako balitzait bezala! Lehentxoago sikiera bost minutuoro begiratzen nion erlojuari.
Hasi naiz minutuoro begiratzen.
Duela 32 minutu igo da gora eta oraindik ez da azaldu!.
Gainera, ez dakit bere etxera igo den ere... Litekeena da bere etxea ez izatea.
Litekeena da hemen bere senargaia bizitzea, ez dakit eta nor den senargaia ere!.
Eta horrela balitz? Eta ni hemen utzita, ahaztu, eta jolasean hasi badira?.
Edo okerrago oraindik, haserretu eta senargaiak sekulako paliza eman eta lurrean seko utzi baldin badu? Ah, noski, eta atera den gizona... igoal hura du senargaia... Ez, ez zen Axunen tipokoa....
Badakit nik zein tipotakoak gustatzen zaizkion Axuni! Ez dakit ezer berari buruz.
Ingeleseko klasean ezagutu dudala, beraz, ingelesa ikasten ari dela, eta buelta bat elkarrekin ematea proposatu didala, besterik ez.
Eta, zereginik ez neukanez, baietza eman diodala.
Jakin izatera, haren buelta eskaratze baten aurrean eserita ordu bete egitea zela... hobe nuen bakarrik jarraitu izan banu!.
Bai gauza arraroa! Eta propio zerbaiten lekuko izateagatik ekarri banau?.
Ba, esplikatzea zuen, ze, ni ez naiz behintzat ezertaz konturatu.
Hemendik lau kotxe gorri ikusten ditut, bi txikiak, bat handia, eta bestea ez handia eta ez txikia; beste lau zuri, denak erdi mailakoak; bat beltza
Eta beste baten muturra baina hura ez dut oso garbi ikusten.
Zuri bat, duela hamar minutu joan da eta haren ordez beste zuri bat jarri da haren lekuan.
Sekulako beroa egiten du hemen.
Eta ingurutan ez dago taberna kaxkar bat bakarra bera ere!.
Arropadendak bai, gusto guztietakoak.
Lau emakumezkoentzat arropa saltzen dutenak, bi haurrentzakoak eta bat mistoa.
Eta perfumeria bat ere bai.
Diskodenda bat, mertzeria, eta beste hori, ez dakit, ferreteria dirudi, baina denda-mota horiekin sekula ez naiz oso ondo aklaratzen.
Eta alde egingo banu? Baina zer esan behar dute aurreko dendakoek?.
Konturatu naiz denbora guztian begira dauzkadala, eta bapatean, hainbeste denbora hemen egin eta altxa eta ospa egiten badut, zer esango dute?.
Ezer onik ez... Total, bueno, beste pixka bat itxarongo dut, baina ordulaurdenean agertzen ez bada, banoa.